top of page
ÍTACA
ITAKA PSIKOLOGIA ZARAUTZ
Homerok bere olerkian kontatzen du nola Odiseok, Itakako erregeak, Troiako gerran heroikoki borrokatu ostean, bere itzulera ostopatzen duten hainbat zailtasunei aurre egin behar dien, etxera itzuli ahal izan aurretik. Behingoz Itakara iristen denean, geuk ere irrikatzen ditugun lasaitasuna eta ongizatea aurkitzen ditu.
ITAKA zure psikologia zentroa Zarautzen, non psikoterapia zein neuropsikologia zerbitzuak eskaintzen ditugun.
PSIKOTERAPIA
Terapia psikologikoa, edo psikoterapia, bezeroari ongizate emozionala lortzen laguntzeko elkarrizketan zentratzen diren teknikak erabiltzean datza. Horretarako psikoterapeutak solaskide bat bezala jokatzen du, zeinak bezeroaren biografian sakonduko duen bere gaur egungo egoerara zuzendu duten esperientzia eta ohiturak aztertuz. Hori guztia, bezeroaren nahiak ezagutzeko, haren osasun mentalari eragiten dioten eta bere bizi-proiektua burutzea zailtzen duten sinesmenetan, motibazioetan eta portaeretan sakontzeko.
NEUROPSIKOLOGIA KLINIKOA
Diziplina honen helburua nerbio-sistema zentralak jasandako lesio mota ezberdinek eragindako ondorioak aztertzea da, lehenik, eta diagnostiko zehatz batean oinarritutako errehabilitazio neuropsikologiko bat martxan jartzea. Jasandako burmuineko gaitza horien artean ohikoenak dementzia, Parkinsona, ELA, eta abar dira. Hauek eragindako eragindako kalteen artean, ohikoenak zailtasun kognitiboak, emozionalak eta portaera arazoak izaten dira.
HAUR ETA GAZTEEN NEUROPSIKOLOGIA
Itakan, ondorengo kasuen ebaluazio, diagnostiko eta esku-hartze prozesuak kontu handiz egiteaz kezkatzen gara: Arreta Defizita eta Hiperaktibitatea (TDAH); Autismoaren Espektrua (TEA); Ikaskuntzaren Nahasmendua; Garapen Intelktualaren Nahasmendua; Komunikazioaren NahasmenduaK; Portaera Disruptibo eta Disoziala; Iraizpenaren Nahasmenduak. Horretaz aparte, antsietatea, depresioa edo etresarekin lotutako egoeretan haur eta nerabeek erakusten dituzten berezitasunak kontutan hartuko ditugu, beraien arazoak obeto ulertu ahal izateko.
bottom of page