Itakan ahalik eta arreta handienarekin ebaluatu, diagnostikatu eta tratatuko ditugu haurtzaroan eta nerabezaroan ohikoenak diren sindromeak, edo eta helduetan ere maiz agertzen direnak baina haur eta gazteen artean berezitasun jakin batzuekin azaltzen direnak.
Garapen intelektualaren nahasmendua
Ezaugarri diagnostiko nagusia gaitasun kognitibo orokorretan zailtasunak erakustea da. Egokitze-funtzionamenduari eragiten diote, gutxienez eguneroko arlo batean, eta garatze-aldian hasten dira.
Komuikazioaren nahasmenduak
Diagnostikoaren ezaugarri nagusiak hizkuntzaz jabetzeko eta erabiltzeko zailtasunak dira, hiztegiaren, egitura gramatikalen eta diskurtsoaren ulermenean edo produkzioan akatsak daudelako.
Autismoaren espektrua
Hainbat testuinguirutan gizarte-komunikazioan eta elkarrekintzan zailtasunak ageri dira, baita portaera, interes edo jardueran eredu murriztu eta errepikakorrak.
Arreta defizita eta hiperaktibitatea
Ezaugarri nagusia arreta-gabeziaren eta/edo hiperaktibitatearen eredu iraunkorra da, subjektuaren eguneroko funtzionamenduan eragiten duena.
Ikaskuntzaren nahasmendua
Diagnostikoaren ezaugarri nagusia zenbait arlotan gaitasun akademikoak barneratzeko zailtasuna da, hala nola diskalkulian, dislexian edo bestelako alterazioetan.
Portaera disruptibo eta disoziala
Kategori honetan sartzen dira portaera eta emozioak kontrolatzeko zailtasunek eragiten dituzten nahasmenduak, normalean besteen eskubideak urratzen dituzten jarrerak erakutsiz, eta autoritate-figuren aurrean hainbat gatazka sor daitezke.
Iraizpenaren nahasmenduak
Diagnostikoaren ezaugarri nagusia da, iraizpena borondatez kontrolatzeko helduaroa behin gaindituta, eginkariak behin eta berriz leku desegokietan egitea.
Beste arazo batzuk
Haur eta nerabeetan antsietatea, depresioa, estresarekin lotutako arazoak eta abar izaten dira maiz, eta kontuan hartu beharreko hainbat berezitasunei harreta jarri behar zaie.