ÍTACA
Kaixo! Eneko Uzkudun Gurrutxaga naiz, zarauztarra. Psikologian graduatu ostean, Osasun Psikologia Orokorrean eta Neuropsikologia klinikoan espezializatuta naiz. Nire doktoretzaren helburua arazo psikologikoak bere giza-dimentsioan kokatzen laguntzen didan paradigma antropologiko bat garatzea da, eta horregatik, psikoterapeuta gisa egiten dudan lana ikuspegi humanista batean oinarritzen da.
PRESTAKUNTZA
ICS-KO BARNE-KOLABORATZAILEA
Gaur egun
ICS-ko parte den Mente-cerebro taldeak subjektibotasuna aztertzen du biologiaren -berezeiki neurozientziaren- eta filosofia garaikidearen arteko lankidetzaren bidez, eta gai nagusitzat ditu ekintzak kognizioarekin eta agentearen identitatearekin duen erkazioa.
PSIKOLOGIAN DOKTORETZA
Gaur egun ikasten
Nire doktorego-tesia erredukzionismo biomedikoari eusten dion eredu antropologikoaren kritikan ardazten da, eta arazo psikologikoak bere bizi-dimentsioan kokatzeko oinarri gisa balioko duen beste paradigma bat lantzea dut helburu.
OSASUN PSIKOLOGIA OROKORREAN MAISUTZA
Maisutza honek aukera ematen dio psikologoari bere lana osasun zentroetan egiteko, arlo honetako diziplinetan trebatu ondoren.
NEUROPSIKOLOGIAN MAISUTZA
Neuropsikologia Klinikoak nerbio-sistemaren arazoek sortzen dituzten adierazpen klinikoak aztertzen ditu, eta koadro kliniko horiek tratatzeko esku-hartzeak garatzen eta ezartzen lan egiten du.
PSIKOLOGIAN LIZENTZIATUA
Interbentzio klinikoan espezializatu nintzen, psikopatologia desberdinetan esku hartzeko teknikak ikasiz.
Evaluación del riesgo de violencia: ámbitos y aplicación
Indarkeria-arriskuaren ebaluazioa premiazko gai bat da gaur egun hainbat testuinguru profesionaletan. Ikastaro honen helburua parteartzaileak eskura dauden metodologia, tresna eta aplikazioe-prozeduretan formatzea da.
El modelo de psiconutrición para una intervención efectiva en TCA
Elikadura-portaeraren nahasmenduak gero eta ugariagoak dira kontsultetan. Formakuntza honen helburua beharrezko esku hartzean ziurrenik agetuko diren egoerak maneiatzen jakiteko ezagutzak barneratzea da.